YellowBrickRoad (2011)

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Astelehena, 2011(e)ko urriak 31
/ 17:00
6 EUR
Jatorrizko hizkuntzan
111 minutu

Little Quentin (2010). Albert 't Hooft, Paco Vink. Holanda. 9 min 

 

YELLOWBRICKROAD (2010). Andy Mitton, Jesse Holland. Estatu Batuak. 102 min

Lagunok, ahaztu buruan duzuena: baliteke Jesse Holland eta Andy Mittonen lan honen izenburuak The Wizard of Oz filmarekin lotutako oroitzapenak gogora ekartzea, eta Judy Garland eta txorimaloa adreilu horiekin egindako bidea zeharkatzen ikustea. Baina, ez, hau guztiz bestelakoa da... edo ez. Ez ahaztu Victor Flemingen filmean, ortzadarraz gain, aurpegi berdeko sorgin bat eta lehoi beldurti bat ere agertzen zirela. Hollandek eta Mittonek baso batean barneratuko gaituzte, eta, hara non, hemen ere txorimalo batekin topo egingo dugu, baina zuzendariek haratago eramango gaituzte basoan bizi den herri baten istorio harrigarria ezagutu dezagun. Egun batean basoan sartu ziren horiek ez dira inoiz itzuli. Gaur idazle, topografo eta dokumentalistez ostatutako talde batek biztanle horien arrastoa aurkitu nahi du... baina ez, hau ez da The Blair Witch Project filma... askoz ere kaltegarriagoa, gaixotiagoa eta arraroa da. Adreilu horiz egindako bidea zapaldu bezain laster, soinu eta musika arraroak entzungo ditugu, gure arreta, segurtasuna eta harropuzkeria guztia hankaz gora jarriko dutenak.

 

+Informazio gehiago

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016