Lobos de Arga (2011)

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2011(e)ko azaroak 01
/ 17:00
6 EUR
Jatorrizko hizkuntzan
108 minutu

The Astronomer's Sun (2010). Simon Cartwright, Jessica Cope. Erresuma Batua. 6 min 

 

LOBOS DE ARGA  (2011). Juan Martínez Moreno. Espainia. 102 min

Dagoeneko, Sitgeseko ikusleen erdiak tentelduta utzi ditu filmak; gainontzekoak Galiziara joanak dira, giza otsoak ehizatzera. Baina Galiziara bidean, filmak geldialdi bat egingo du gure Aste Fantastikoan. Lobos de Arga bidelapurrei eta Santa Compañari buruzko komiki erako marrazkiekin hasten da, baina poliki-poliki, haragizko, hezurrezko eta ile askoko izakiz beteko da. Juan Martínez Moreno da zuzendaria, ezin bikainagoa eta katatonikoagoa, eta aktoreak Gorka Otxoa, Carlos Areces eta Secun de la Rosa berreskuraezinak. Hirurak ere beren senetik ateratako rol ezin dibertigarriagoetan ikusiko ditugu. Horiez gain, Airbag filmeko Manquiñak, Luis Zaherak (guardia zibil bizkorraren paperean), eta arratoi-zakur batek ere parte hartu dute lan honetan. Zakurrak antz izugarria du loteria nazionaleko Pancho zakurrarekin, baina Vito superstar da, egiaz. Zeri buruzkoa den istorioa? Bada, giza otsoei, ardiei eta markesei buruzkoa.

 

+Informazio gehiago

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016