Masks (2011)

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2011(e)ko azaroak 01
/ 19:45
6 EUR
Jatorrizko hizkuntzan
111 minutu

Suiker (2010). Jeroen Annokkeé. Holanda. 7 min

 

MASKS (2010). Andreas Marschall. Alemania. 104 min

Gure artean dugu berriro ere 2004 urtean Zilarrezko Méliès saria irabazi zuen Tears of Kali filmaren zuzendaria. Oraingoan, bere lan berria aurkeztuko digu Andreas Marschallek: Masks. Filma madarikatutako foro eta kontrolatu gabeko web gune guztietan goraipatua izan da giallo italiarrari omenaldia egiteagatik eta hura eguneratzeagatik, gehienbat. Txat batean baino gehiagotan irakurri dugu lan honen argiztapenak eta eszenaratzeak Argentoren Suspiria maisu-lana gogora ekartzen dutela. Zuen esku dago egiaztapen ausart hori egiaztatzea. Bien bitartean, Grotowskiren oinordeko poloniarrek sustatutako Berlingo aktore-eskola bateko muturreko interpretazio-eskolak ikusiko ditugu, Ikararen Antzerkiaren muga guztiak gainditzen dituztenak. Azkenik, Andreas polifazetikoaren hainbat lan aipatu nahiko genituzke: Masks filma berak idatzi, filmatu eta muntatu du, Soweit die Füsse tragen (edo Siberian harrapatuta dagoen soldadu alemaniarraren ihesa) lanaren muntaketaz arduratu da, eta Immolation, Obituary edo Kreator talde heavyen diskoen azalak margotu eta ilustratu ditu.

 

+Informazio gehiago

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016