La semana del asesino (1973) + Panic Button (2011)

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2011(e)ko azaroak 03
/ 17:00
6 EUR
Jatorrizko hizkuntzan
194 minutu

Plume (2011). Barry JC Purves. Frantzia. 14 min

 

LA SEMANA DEL ASESINO (1973). Eloy de la Iglesia. Espainia. 96 min

Eztabaida bizian aritu ondoren, gazte batek (Vicente Parra) taxi-gidari bat hilko du, ezustean, harri batekin. Ez du inork jakiterik nahi; beldur da. Horrek bigarren hilketa odoltsu bat burutzera eramango du gaztea. Hori izango da gure pertsonaiaren egintza kriminalaren abiapuntua, izan ere, hor hasiko da zoritxarreko gau hartan gertatutakoa ezagutu dezakeen edonoren aurkako indarkeria. Eusebio Poncela, Lola Herrera edo Emma Cohen dira thriller iberiar zikin, zakar eta itogarri honen protagonistak. Film labur honek frankismo ondoko zentsura jasan zuen, eta Eloy de la Iglesiak batere gogoko izan ez zuen epilogoa ezarri zioten.

+Informazio gehiago

 

PANIC BUTTON (2011). Chris Crow. Erresuma Batua. 84 min

Panic Button film britainiarra 300.000 liberako aurrekontuarekin egin zen, eta Londreseko FrightFest jaialdian estreinatu zen. Screenjabber web orriko kritikan sartu eta All2gethr idazten baduzue, Facebookeko bariante berri honetara sartzea oso erraza dela ikusiko duzue. Krokodilo mintzodun batek ongi etorria emango dizue, eta zera jakinaraziko dizue: behin sartuz eta entxufatuz gero, ez duzue egindakoaz damutzeko denborarik izango. Saw proposamenari guztiz bestelako ukitu bat emateko modu aparta eta neurriduna da (zergatik arduratuko naiz ni hilketez, nire biktimak elkarren artean hilko badira?). Istorioa milaka metrora gertatzen da, izan ere, gure lehiakideak ozeanoaz gaindiko ustezko hegazkin batean doaz. Zuen onerako, ez erabili iPhonea edo tableta lagunekin txateatzeko AEBetan eta Erresuma Batuetan estreinatzeko datarik ez duen film hau ikusten duzuen bitartean. Non eta ez duzuen...

+Informazio gehiago

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016