Tras el cristal (1987)

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2011(e)ko azaroak 04
/ 17:00
6 EUR
Jatorrizko hizkuntzan
107 minutu

TRAS EL CRISTAL (1987). Agustí Villaronga. Espainia. 107 min

Klaus doktorea (Günter Meisner) bizirik irten da dorre batetik erori den arren. Txalet batean bizi da Griselda emaztearekin (Marisa Paredes) eta alabarekin. Klausek ezin ditu gorputz-atalak mugitu, hilkutxa dirudien altzairuzko eta beirazko kapsula baten barruan dago eta birika mekaniko batera konektatuta dago. Ángelo (David Sust) izeneko mutil gazte misteriotsu bat etxean agertuko da; gizonaren iragan iluna ezagutzen duela dirudi, eta Klaus zaindu nahi du. Xantaiari amore emanda, mutila etxean geratzea eskatuko du Klausek. Emaztea ez da guztiz fidatzen, baina Ángelo Klaus zaintzen geratuko da. Berehala, bi gizonek harreman perbertso eta maltzur bati ekingo diote. Menperatzeari eta gaiztakeriari buruzko alegoria fantasmagoriko hau Agustí Villarongaren –El niño de la Luna (1989), Pa negre (2010)– lehenengo film luzea da, ausarta eta nahitaezkoa.



+Informazio gehiago

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016