Seul contre tous (1998)

Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2011(e)ko urriak 29
/ 19:45
6 EUR
Jatorrizko hizkuntzan
93 minutu

SEUL CONTRE TOUS (1998). Gaspar Noé. Frantzia. 93 min

Emaztea etxetik joan eta gero, harakin batek (Philippe Nahon) alaba jaioberria zaintzeko ardura hartuko du. Urteak joan dira, neska gazteak bere lehenengo hilerokoa izango du, eta horrek tragedia eragingo du. Neskak ez du min berri hori ezagutzen eta beldur da. Aitaren harategira doa, laguntza eske, baina bidean langile batekin topo egin du eta langileak seduzitzeko saio bat egin du. Bizilagun batzuk gertatzen dena ikusi eta neska aitarengana eramango dute. Gona odoletan ikusita, langileak neska bortxatu duela pentsatuko dute guztiek. Bere onetik aterata, harakinak bere bidean gurutzatu zaion lehenengo langilea sastatuko du. Gaspar Noé zuzendari argentinarraren opera prima da, Carne (1991)  film ertainaren ostean egindakoa. “Harakin ohi bat bere herriko erraien aurka bakarrik borrokan" edo gauza bera den Seul contre tous lana off-en egindako kontakizun klaustrofobikoa da. Protagonistak bizitzari aurre egin nahi dio, ez ganibet bati bakarrik helduta, baizik eta askoz arriskutsuagoa ere izan daitekeen zerbaiti, hots, bere moralari.

 

Filma jatorrizko hizkuntzan emango da euskarazko azpitituluekin.

 
+Informazio gehiago

 

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016