Hobo With a Shotgun (2011)

Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2011(e)ko urriak 30
/ 19:45
6 EUR
Jatorrizko hizkuntzan
86 minutu

HOBO WITH A SHOTGUN (2011). Jason Eisener. Canadá. 86 min

Zombies's Closet web orri ezabaezin eta saihestezinean irakurri dugunez, film harrigarri honek –gainkargatutako eta hiper-aireztatutako koloretan egina, eta haragi, odol eta grindhouse zeluloidez betea– Bizitzari, Heriotzari, Hutsari, Mendekuari eta Erredentzioari buruzko filosofia bati eusten dio, Camus edota Bukowski liluratzeko modukoa. Ezin zoragarriagoa, batzuen ustez. Hasteko, ezin deskribatu daitekeen estolda batean trabatuta dagoen burua askatzeko ahaleginak ikusiko ditugu filma honetan, eta ondoren, eskolako autobus bateko umeekin egindako barbakoa bat. Film honekin azpimundu absolutura itzuli da Rutger Hauer; Orionetik zaborraren azpimundurainoko erorketa askea. Jason Eisenerrek zuzendu du lan hau, eta ziur, istorioa eta moduak ezagunak egiten zaizkizuela: Hobo With a Shotgun Tarantinok, Rodríguezek eta horien lagunek antolatutako Grindhousean eskaini ziren gezurrezko trailerretako bat izan zen (gezurrezkoak baina ederrak). Ez galdu gaizkilea besondoarekin hiltzeko jarraibideak.

 

 Filma jatorrizko hizkuntzan emango da euskarazko azpitituluekin.

 

+Informazio gehiago

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016