Attack the Block (2011)

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2011(e)ko azaroak 01
/ 22:30
6 EUR
Jatorrizko hizkuntzan
103 minutu

A Lost and Found Box of Human Sensation (2010). Martin Wallner, Stefan Leuchtenberg. Alemania. 15 min 

 

ATTACK THE BLOCK (2011). Joe Cornish. Erresuma Batua. 88 min

Sitgesen publikoak uluka egin zuen filma estreinatu zen gauean. Horrez gain, aurkezpen-gutun ezin hobea dauka lan honek; izan ere, Sight & Sound zinema-aldizkari britainiar eta oso sibaritak, egindako kritikaren arabera, Attack the Block Roger Cormanen onenarekin aldera daiteke, Carpenterren zantzuak asko ditu, Joe Danteren ukitua ere bai, eta gogora ekartzen ditu Diva, Piranha eta Subway lanak. Baina ez hori bakarrik. Konexio ederra dago Tom Towned argazki-zuzendariak sortutako gaueko argiaren eta Andrew Laszlok Walter Hillen lanetarako irudikatzen zuen argiaren artean, eta liluragarria da Steven Pricek konposatutako soinu-banda elektronikoa (Basement Jaxx taldearen abestien kutsua duena). A, eta estralurtarren diseinuak ere laudorio ugari jaso du. Estralurtarrek Wyndtton Tower okupatu nahi dute, gidoiak Londresen hegoaldean estrategikoki kokatu duen babes ofizialeko etxebizitza-eraikin bat, zehazki. Martetarrek, Artizartarrek edo galaktikoek gorila iletsuen eta giza otsoen antza dute, eta ilunpetan distira egiten duten hortzak dituzte. Estralurtar horien eta Goonies-en antzekoak, baina, okerragoak eta baldarragoak diren izaki batzuen arteko borroka ikusiko dugu. Azkenik, filma planetarteko satira sozialez betea dago; ziur Cameron (James ez, David) oso urduri dagoela.

 

Informazio gehiago

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016