The Divide (2011)

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2011(e)ko azaroak 02
/ 22:00
6 EUR
Jatorrizko hizkuntzan
122 minutu

Paths of Hate (2010). Damian Nenow. Polonia. 10 min 

 

THE DIVIDE (2010). Xavier Gens. Estatu Batuak. 112 min

The Divide filmak L'Étrange jaialdia inauguratu zuen, eta izugarrizko arrakasta izan zuen Austineko jaialdian hainbat arrazoirengatik: alde batetik, filman Rosanna Arquette (Desperately Seeking Susan eta Pulp Fiction) eta Michael Biehn (itzela Alien saga osatzen duten lau titulutatik hirutan, The Abyss eta Terminator) aktoreek parte hartzen dutelako, eta bestetik, zuzendaria Xavier Gens delako, Frontière(s) laneko lagun iluna, alegia. Horrez gain, Laurent Barès arduratu da argi diabolikoaz eta kameraz, eta soinu-banda Jean-Pierre Taiebek gitarra-joleak konposatu du. Frantziako kritikarien ustetan, The Divide filmaren mugimenduetan eta erritmo narratiboan oso nabaria da David Fincheren lanen ukitua. Alemaniarrek, berriz, filmaren goi mailako plano-sekuentziak azpimarratu nahi izan dituzte. Azkenik, publiko orokorrak afixaren legendak eragiten zuen jakin-mina nabarmendu zuen: "Bizirauteko, gainontzekoek baino luzeago bizi behar duzu". Horra hor gakoa. Hemen, eta berriro, gertatzen den apokalipsiaren istorioa kontatuko digu The Dividek. Bunkerretan babestu gara, baina gure salbatzaile izan behar zutenek, eskafandrekin jantzita guztiak, banan-banan erailko gaituzte.

 

+Informazio gehiago

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016