The Woman (2010)

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2011(e)ko azaroak 03
/ 22:00
6 EUR
Jatorrizko hizkuntzan
109 minutu

¡Mi burro! Esos huesos (2011). Zach Passero. Estatu Batuak. 7 min

 

THE WOMAN (2010). Lucky McKee. Estatu Batuak. 102 min

The Woman lanaren zuzendaria Condado Calaveras (Kalifornia) herrian jaio zen, eta besteak beste, May eta The Woods filmak zuzendu ditu. The Hollywood Reporter aldizkariak honela definitu zuen: "Lars Von Trier nazkagarria, misoginoa eta talentu gabea". Horrek, jakina, gure interesa areagotzea eragin du. The Woman lanak ehunka ikusle argentinar liluratu ditu, baita Sundance Jaialdikoak ere. Hau da filmaren istorioa: abokatu maltzur batek basoan bizi den emakume bat harrapatu du, eta hura "gizarteratzen" saiatuko da, bere erara, semeak eta emaztea paroxismora eramango dituen bitartean. Esan behar dugu lan beldurgarria dela, eta Sean Spillanek egindako soinu-banda magikoak eta itzelak areagotu egiten duela beldur hori. Alde guztietatik erasoak jaso dituen film probokatzailea da, eztabaidagarria, gordina, irudi basatiez josia... baietz norbait debekatzen saiatu! Edo ez... izan ere, A Serbian Film laneko panpina ikusi nahi izan ez zuten horiei bost axola emakumeak.

 

+Informazio gehiago

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016