Wake Wood (2011)

Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2011(e)ko azaroak 03
/ 19:45
6 EUR
Jatorrizko hizkuntzan
91 minutu

WAKE WOOD (2010). David Keating. Erresuma Batua. 91 min

Egunsentiko biztanle guztiek jakin badakite Hammer bere errautsetatik berpiztu dela, hilen mundutik itzuli dela, eta berriz ere beldurrezko filmak egiten hasi dela. Eta Let Me In gure film kuttunaren bertsio estatubatuarrarekin berpiztu ziren odola indartsu eta azkar zainetan. The Resident lanaren ondoren, 60ko eta 70eko hamarkadetan gure amesgaiztoak bete zituzten produktoreak haien jatorrietara itzuliko dira, Gales, Eskozia edo Ingalaterrako herri galduetara, non The Wicker Man bezain erikorrak diren istorioak gerta daitezkeen. Oraingoan, Irlandara itzuli dira. Istorio honetan, komunitate batek hildakoak gure artera itzularazteko errituala ezagutuko du: arraroa, eskatologikoa, aberetiarra, magia beltzaren zesarea bidezko jaiotze hutsa. HIRU EGUN SOILIK. Gogoan izan Jorge Grauren No profanar el sueño de los muertos lana, eta baita, Ibánez Serradorek bere Historias para no dormir lanean esandakoa ere: ez dituzu hildako seme-alabak mundu honetara bueltan ekarriko.

 

Filma jatorrizko hizkuntzan emango da euskarazko azpitituluekin.

 

+Informazio gehiago
  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016