El fotógrafo del pánico (1960)

Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Astelehena, 2011(e)ko urriak 31
/ 17:00
6 EUR
Jatorrizko hizkuntzan
111 minutu

 EL FOTÓGRAFO DEL PÁNICO (Peeping Tom, 1960). Michael Powell. Erresuma Batua. 111 min

Gizon bat erakusleiho baten parean zain dagoen emakume batengana hurbilduko da. Gizonak kamera bat darama beroki azpian erdi ezkutatuta. Emakumea prostituta da, eta 2 libera nahi ditu zerbitzuagatik. Isilik, apartamentu batera iritsiko dira; iritsiko gara. Bertan, emakumea eranzten hasiko da, gogogabe, gure begiraden aurrean. Egun horretarako dituen asmoak erakutsiko dizkigu gizonak; hori da, behintzat, emakumearen begirada ikaratuak ezagutzera emango diguna. Emakumeak bere zoria zein izango den berehala ulertu duela dirudi: azken bezeroa izango duen horrek sentsazio berriak nahi ditu. Zabal-zabalik dagoen begi baten lehen planoarekin hasten da Michael Powellen lana. Garai bateko kritikari guztiak aztoratu zituen lana, denboraren poderioz, voyeurismoari, indarkeriari eta zinemari buruzko gogoeta egiten duen kultu-filma bilakatu da. Bertan, zuzendariak bere senetik kanpo dagoen Mark Lewis (Karlheinz Böhm) maniakoaren konplize bihurtzen du ikuslea.

 

Filma jatorrizko hizkuntzan emango da euskarazko azpitituluekin.



+Informazio gehiago

 

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016