Zaleak haien eremu naturaletan aurkezten ditu Steve Schofieldek bere Land of the Free izeneko argazki seriean. Bertan, britainiarrek Amerikako kultura herrikoiarekiko eta fandom (zientzia-fikzioaren zaleak, kasu honetan) munduaren azpikulturarekiko duten miresgarritasuna azaltzen digu artistak. Schofield zale edo fan horien fantasietan barneratzen da, eta kultura hori haien bizimoduaren parte egiteko erabiltzen dituzten metodoak aztertzen ditu, egunerokotasunetik ihes egiten laguntzen dien fikziozko existentzia agerian utziz. Schofieldek haien etxeetan eta eguneroko zereginetan fotografiatu zituen zaleak, benetan harrigarria den dokumentu grafikoa lortuz.
Steve Schofield 1970ean jaio zen Oldhamen. Gaur egun Londresen bizi da eta bertan lan egiten du. Musika-argazkilari gisa aritu zen Derbyko Unibertsitatean Argazkigintza Artistikoan graduatu aurretik. Ondoren, master bat egin zuen London College of Communication eskolan. 2007an, jarraitu beharreko bost artisten artean sailkatu zuen The Times egunkariak. Hainbat sari irabazi ditu eta erakusketak egin ditu Britainia Handiko, Estatu Batuetako eta Europako hainbat galeriatan (National Portrait Gallery eta Photographers' Gallery barne). Bere herrialdean eta atzerrian argitalpenak egiten ditu aldizka.