Antzerkia

The Wolves
Deabru Beltzak

The wolvesDuela 800 urte inguru, txirulari batek Hamelingo arratoi inbasioa geldiarazi omen zuela diote. Arazoa bukatuta, beldurrak bidea eman zion ahanzturari eta honek, haserreari. Gaur, 800 urte beranduago, pasartea errepikatzear dago. Pianojolea da oraingoan, gizaki bitxia eta ezkerrekoa, bere musikarekin hiria otsoen erasotik askatuko duena. Gainerakoa berdin gertatzen da: behin arazoa bukatuta zin egindakoa ahazten duen jendea, hiritarrak, eta hori ikusita, haserre bizian mendekua hartzea erabakitzen duena, pianojolea, otsoak hirira bueltan ekarriz, oraingoan kaosa eta nahasmena sortzeko.

Efektu berezi ugarik eta txotxongilo artikulatu handi eta sofistikatuek osatutako musika-ikuskizun ibiltaria.

Boulevard / Alde Zaharra
urriak 29 - 19:00

Ultrashow
Miguel Noguera

Nor da Miguel Noguera?

miguel nogueraKaixo, Miguel Noguera naiz. Kanaria Handian jaio nintzen 1979an. Hirutik hemezortzi urte bitartera Mallorcan bizi izan nintzen, eta ondoren, Bartzelonara joan nintzen Arte Ederrak ikastera. Bartzelonan jarraitzen dut. Sei urte daramatzat Ultrashow hau egiten. Bakarkako nire lehen liburua argitaratu berri dut: Ultraviolencia.

Zer da Ultrashow?

ultrashowBakarrizketa-hitzaldi bat da. Ordu betez, nire ideiak azaltzen ditut, bata bestearen atzetik; ordenak ez dauka garrantzi handirik. Ultrashow batean hogeita hamar bat ideia azaltzen ditut. Ideia batzuk esaldi bakar batean azal daitezke, beste batzuk azaltzeko, ordea, minutu batzuk behar ditut. Badira, nahita luzatzen ditudan azalpenak ere. Horrelakoetan, esaldi dibertigarriak gehitzen ditut, guztion gozamenerako. Barregarriarena egiten dut, baina, ondo, ez pentsa. Asmatzen dudanean, zera etortzen zait burua: “Agian, egiten dudana ez dago hain gaizki”.

Egia K. E.
azaroak 6 - 19:00

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016