Ikastaroaren helburua da ikasleei oinarri teorikoa eta praktikoa eskaintzea, fantasiazko eta beldurrezko film labur bateko fase guztiak lantzeko gai izan daitezen. Bi ikaslek proiektua abian jartzeko jakin beharreko guztia Astea hasi baino lehen ikasiko dute; film laburra jaialdian zehar filmatuko dute, eta horren muntaketarekin hasiko dira. Jaialdia amaitzen denean, eta tailerrean ikasitakoari esker, filmaren muntaketa haien kabuz bukatzeko gai izango dira.
Larrotxene K. E.
urriak 26 – azaroak 4
Fantasiazko eta beldurrezko zinemarekin lotutako pertsonaiak, eszenatokiak, dekoratuak eta motibo estetikoak kartoi mehez bolumenean egiteko prozesua ikasteko tailerra (kartoi mehea nola moztu, tolestu eta makotu, koloreekin dekoratu, etab.). Hau da tailerraren helburua: ilustrazioa, artisautza, eszenografia, eskultura eta bestelako diziplinak nahasten dituen teknika berezi eta erraz hau ezagutzea, hau da, guztion esku dagoen eta irudimenari mugak jartzen ez dizkion adierazpen artistikoa ezagutzea.
Okendo K. E.
urriak 28
Groseko Haurtxokoak eta Gaztelekuak Gaztelu Beldurgarria bisitatzera gonbidatzen zaitu azaroak 5ean, larunbata. Bertaratzen bazara, eraikin zaharreko hiru solairuak zeharkatzen dituen, misteriotsu, beldurgarri eta sorpresaz beteriko ibilibide bat aurkituko duzu. Horretaz gain, Ballestar eta Malakias-en erakusketa fantastikoak bisitatu ditzakezu beldurrezko ibilbide honen hasieran, zein bukaeran.
Okendo K. E.
azaroak 5
NEKROGUNE, Gugan enpresaren ekimena da, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen izpiritua Donostiako kaleetan barrena indartzeko.
Aurtengo ikuskizunak honakoak izango dira:
Donostian ospatu den lehen Zombie Walk ofizialaren arrakastaren ondoren, bigarren edizioa abian da eta berriro ere, munduko beste Zombie Walkek ez duten bereizgarriarekin: poteoa euskaldun erara Donostiako Alde Zaharreko kaleetan zehar.
Azaroak 4
Hainbat artista donostiar gaztek diseinaturiko eta izu eta fantasiazko generotan inspiratutako Kamiseta-erakusketa.
Urriak 29 – Azaroak 4
Nork daki beldurrezko zinemari buruz gehien? Horixe da jakin nahi duguna eta horretarako lehiaketa bat egingo dugu. Irabazleak Izuaren Zetroa lortuko du eta bere jabetza izango du hurrengo urtera arte. Bi fasetan garatuko da: sare sozialen bitartez kudeatuko den klasifikazio fasea, eta final handia, zuzenean egingo dena Fnac-en.
Azaroak 2
Familia guztiarentzako abentura, Aurinko Hezkuntza Elkartearekin elkarlanean antolatuta, Ginkana jokoa Donostiako alde zaharreko kaleetan zehar. Aztarnak jarraituz, enigmak argituz, zonbi galduak aurkitzeko gai izango ote dira geure abenturazale txikiak?
La Bretxa
Urriak 30