Tras el cristal, A Clockwork Orange, Cannibal Holocaust, A Serbian Film... Fantasiazko eta Beldurrezko zinemak hainbat film ditu jasota, bere garaian sortu izan zireneko gizartearentzat kaltegarritzat hartu izandakoak, ezusteko gaiak edota jasanezinak lantzeagatik. Besteek ikusten ere ez dutena begiratzeko ausardia izan dutenen lanetan eta izen propioetan oinarrituta, ZATOZ ETA BEGIRA zikloak amoral, deseroso eta kontrakorrontekotzat jo diren lanak kontatu, kudeatu eta aztertzea du xedetzat, baita zeintzuk ote diren artisten pribilegio eta betebehar moralak galdetzea ere: beldurrezko zineak pentsaezina denaren gainean begiratu behar ote duen, edo fikziozko obra bat kondenatzea zilegi ote den. ZATOZ ETA BEGIRA zikloak generoari debekatutako bideak zeharkatzen ditu dagozkion irudi eta diskurtso gordinetatik abiatuta, handi eta “arriskutsu” bihurtu duten horietatik, alegia. Liburuaren koordinatzailea: Rubén Lardín.
Valentziako fanzine arraroaren ale berezia da, Beldurraren Asteak ko-prodizutakoa. Askotariko gaiak jasotzen dituen monografiko EXOTIKOA da: galdutako munduak, pantera-larruez egindako bikinia daramaten amazonak, gerripekodun indigenak, gore menderakaitza, kanibalak, mondoa, budua, zonbiak, Filipinasko exploitationak, Z serie afrikarra, gorila eroak, Emanuelle beltza, haitzuloetako historiaurrea… Benetako inboluzioa zinema herrikoiaren erraietara.