Atzo, azaroak 4, amaitu zen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXII. Astea. Egun hauetan zehar Iñigo Royo argazkilariak ateratako argazkiak Donostia Kulturaren flickr kontuan dituzue.
Lobos de Arga film luze espainolak, Juan Martínez Morenok zuzendua, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Ikusleen Saria irabazi du. Astea Antzoki Zaharrean amaituko da gau honetan Juan de los muertos pelikularen proiekzioarekin.
Urriaren 29an hasi eta azaroaren 4ean amaituko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXII. Asteko programazio osoa aurkeztu da gaur goizean. Aurreko edizioetan bezala urteko film labur eta luze entzutetsuenak izango dira ikusgai eta horrez gain zenbait ekitaldi paralelo.
NEKROGUNE, Gugan enpresaren ekimena da, Donostia Kulturaren babesean Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen izpiritua Donostiako kaleetan barrena indartzeko. Halaber, hurrengo edizioetan jarraipena izan dezaten helburuarekin sare sozialak erabiliko dira, eduki berriak sortuz eta kudeatuz jendearen parte-hartzea areagotzeko.
Ondoren, ezagutzera ematen ditugu aurten Astearen Atal Ofizialean parte hartuko duten eta, beraz, 6.000 euroz hornituriko Film Luze Onenarentzako Ikusleen Saria lortzeko lehiatuko diren film batzuen berri.
Seigarren urtez jarraian, Donostiako Udaleko Gazteriak parte hartuko du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean. Gazteen Epaimahaia eratuko du, eta honek film laburren irabazlea aukeratuko du eta XXII. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emango du.
Bildumatzaileen zinemaren heroiak, VIII. Komiki Jardunaldiak (aurtengo protagonista nagusiak eskarmentu handiko Vicente B. Ballestar ilustratzailea eta bertako Arantza Sestayo eta Rober Garay egileak izango dira), plastilinazko irudi odoltsuak eta argazki arraroak ikusgai egongo dira urriaren 29tik azaroaren 4ra egingo den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXII. Astearen barruan antolatzekoak diren erakusketetan.
Tras el cristal (Agustí Villaronga, 1987), A Clockwork Orange (Stanley Kubrick, 1971), Irréversible (Gaspar Noé, 2002), Cannibal Holocaust (Ruggero Deodato, 1980), A Serbian Film (2010)... Fantasiazko eta Beldurrezko zinemak hainbat film ditu jasota, bere garaian sortu izan zireneko gizartearentzat kaltegarritzat hartu izandakoak, ezusteko gaiak edota jasanezinak lantzeagatik.
Manuela Vellés aktore madrildarra, Caótica Ana (2007) eta Secuestrados (2010) filmetako protagonista, urriaren 29tik azaroaren 4ra egingo den Donostiako 2011eko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko karteleko protagonista izango da.
Zinema europarra, amerikarra eta ekialdekoa ikusgai Astearen programazioan (urriaren 29tik – azaroaren 4ra). Hona hemen Donostian ikusgai egongo diren fantasiazko eta beldurrezko zinemaren generoan aurten ekoiztutako film garrantzitsuenetako batzuk. Film horiek guztiak generoaren barruan eskarmentu handia duten eta gure Astean maiz izan ditugun egileek zuzendu dituzte, horien artean, Lucky McKee edo Noboru Iguchi batzuk.