Manuela Vellés aktore madrildarra, Caótica Ana (2007) eta Secuestrados (2010) filmetako protagonista, urriaren 29tik azaroaren 4ra egingo den Donostiako 2011eko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko karteleko protagonista izango da.
Kartela, azken urteotan bezala, Ytantos diseinu-estudioaren lana da. Argazkia José Luis López de Zubiriak burutu du, Antzoki Zaharreko besaulki-patioan, hots, Zinema Astearen erdigunean eta ariman.
Manuela Vellés
Manuela Vellések (Madril, 1987) antzerkiko hainbat prestakuntza ikastaro egin ditu eskola garrantzitsuetan, artean, Jorge Einesen estudioa, The Actors Centre of London... Julio Medemen eskutik iritsi zen Espainiako zinemara, Caótica Ana (2007) filmaren protagonista gisa. Ondoren, Javier Fesseren Camino (2008) filmean protagonista nagusiaren ahizparen rola egin zuen. Aurrerago, Luis Avilésen Retornos (2010) eta Miguel Ángel Vivasen Secuestrados (2010) filmetan ere parte hartu du. Orain gutxi amaitu du Ana Rodríguez Rossellen Buscando a Eimish lanaren filmazioa.
Bestetik, hainbat film laburretan parte hartu du, adibidez, Leticia Doleraren Lo siento, te quiero (2009) edo Esteban Alenda anaien El orden de las cosas (2010) lanetan, eta baita honako telesailetan ere: "La señora" (2009-2010), "La chica de ayer" (2009) edo "La piel azul" (2010). Egun, "Hispania" (2010-2011) telesail arrakastatsuan lanean ari da.