Beldurrezko Astea: Nekrogune

NEKROGUNE, Gugan enpresaren ekimena da, Donostia Kulturaren babesean Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen izpiritua Donostiako kaleetan barrena indartzeko. Halaber, hurrengo edizioetan jarraipena izan dezaten helburuarekin sare sozialak erabiliko dira, eduki berriak sortuz eta kudeatuz jendearen parte-hartzea areagotzeko.

Aurtengo ikuskizunak honakoak izango dira:

POTEO OF THE DEAD

Donostian ospatu den lehen Zombie Walk ofizialaren arrakastaren ondoren, bigarren edizioa abian da eta berriro ere, munduko beste Zombie Walkek ez duten bereizgarriarekin: poteoa euskaldun erara Donostiako Alde Zaharreko kaleetan zehar.

Donostian ospatu den lehen Zombie Walk ofiziala Euzkal Okela pelikula-egitasmoak bultzatu zuen. Lankidetza eta crowdfundingan oinarritzen den proiektu berrritzaile hau Facebook sarean sortu zen "queremos hacer la primera película de zombis de Euskadi" izenpean eta gaur egun, bere izurria hedatzen jarraitzen du.

Aurten ere, makillatzeko standa jarriko dugu Boulevardeko Kioskoan eta Grupo Estilista Reyes Católicos-ek kudeatuko du.

azaroak 4 (Boulevardean makillaje-standaren irekiera: 16:30 / Poteo of the Dead: 19:00)

 

NEKROGUNE FASHION WEEK

Hainbat artista donostiar gaztek diseinaturiko eta izu eta fantasiazko generotan inspiratutako Kamiseta-erakusketa. Euren talentu-sortzaile ikaragarria ezagutzera emateko egitasmoa.

Euren promozioa bikoitza izango da. Alde batetik, diseinatzaile bakoitza sare sozialen bitartez sustatuko da. Bestalde, diseinuen erakusketa fisikoa egingo da: diseinatzaile bakoitzaren kamiseta bakarra imprimatuko da, eta kamiseta horiek guztiak Astearekin zerikusia duten tokietan erakutsiko dira. Kamiseta hauek, Aste bukaeran zozkatuko dira.

Aurten, eta oraingoz, erakustaldian parte-hartuko dute: Muted Clothing Company, Viva la Vida, Mantequilla Deliciosa, Amor de Rata y Sarcasmoon.

urriak 29 – azaroak 4 (eta gainontzean artista bakoitzaren sare sozialetan)

 

MASTER OF DOOM

Nork daki beldurrezko zinemari buruz gehien? Horixe da jakin nahi duguna eta horretarako lehiaketa bat egingo dugu. Irabazleak Izuaren Zetroa lortuko du eta bere jabetza izango du hurrengo urtera arte. Bi fasetan garatuko da: sare sozialen bitartez kudeatuko den klasifikazio fasea, eta Final Handia, zuzenean egingo dena Fnac-en.

Hiru proba mota egingo dizkiegu lehiakideei:

  • Test moduko galderak
  • Ikus-zorroztasun proba: sekuentzien edo fotogramen identifikazioa
  • Soinu-zorroztasun proba: sekuentzien soinu edo soinu banden identifikazioa

 

Lehenengo fasea sare sozialetan: www.nekrogune.com / Amaiera zuzenean: azaroak 2, 19:30, Fnac

 

ZONBI GALDUAREN BILA

Familia guztiarentzako abentura, Aurinko Hezkuntza Elkartearekin elkarlanean antolatuta, Ginkana jokoa Donostiako alde zaharreko kaleetan zehar. Aztarnak jarraituz, enigmak argituz, zonbi galduak aurkitzeko gai izango ote dira geure abenturazale txikiak?

"Adi! Zonbi mordoa dabil ihesean hiriko kaleetan barrena... Dagoeneko ia guztiak harrapatu ditugu, guztiak 5 izan ezik. Donostiarren laguntza behar dugu, patrulla 'zonbiehiztariak' antolatuko baitira 5 zonbi horiek harrapazteko... Xelebreak dira oso eta izugarri gustatzen zaie jolastea, horregatik, hainbat aztarna utzi dituzte bidean jarrai ditzagun... Ezagutu ez gaitzaten eta errazago harrapatzeko, eurak bezala mozorrotuko gara".

Bretxa Merkatagunean hasi eta amaituko da.

Urriak 30 / 11:00 – 14:00 / Euskaraz / Parte hartze mugatua / Aurrez izena emateko: Aurinko Eskola (615 00 82 35) eta Gugan (649 06 87 12)

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016