iraila(r)en 06-(e)an, 2011 [11:30 h.]
Bihar asteazkena, irailak 7, Yes we Spain ikuskizuna aurkeztuko da, Victoria Eugenia Antzokiko Prentsa Aretoan, 11:30ean (sarrera Okendo plazatik).
Prentsaurrean izango dira: Carlos Latre (aktore eta umorista) eta Norka Chiapuso (Donostia Kulturako Antzerkia eta Dantza programazio arduraduna).
Bihar asteazkena, irailak 7, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXII. Asteko kartela eta programazioaren aurrerapen bat aurkeztuko dira, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan (sarrera Okendo plazatik), 12:00etan.
Prentsaurrean izango dira: Nerea Txapartegi (Euskara eta Kultura ordezkaria), Josemi Beltrán (Donostia Kulturako Zine Unitateko arduraduna) eta Manuela Vellés (aktorea eta kartelako protagonista).