Troll Hunter


ProIEKZIOAK

  • urriak 30 / 17:00 / Antzoki Zaharra
  • urriak 31 / 19:45 / Victoria Eugenia Antzokia

Norvegia, 2010

  • Zuzendaritza: André Øvredal
  • Ekoizpena: John M. Jacobsen, Sveinung Golimo / Filmkameratene AS, Filmfondet Fuzz, SF Norge AS
  • Gidoia: André Øvredal
  • Argazkia: Hallvard Bræin
  • Musika: Adam Burke, Darius Hobert, Giallos Flame
  • Muntaketa: Per Erik Eriksen
  • Aktoreak: Otto Jespersen, Glenn Erland Tosterud, Johanna Mørck, Tomas Alf Larsen, Urmila Berg-Domaas
  • Iraupena: 103 min

Trailerrak argi eta garbi adierazten du: “Norvegiarra da garai hauetako film onena. Ikusten duzunean ulertuko duzu zergatik”. Trailerra interneten eskuragarri dago, baina, aurretik, produktoreek hainbat teaser igo zituzten sarera planetarteko biral efektua sortu nahian. Guk, erretinan eta ahosabaian Død snø / Dead Snow laneko zonbiak ditugunok, benetan sinesten dugu trailerrak dioena, filma ikusi gabe ere. Lehenik, izugarri gustatzen zaigulako Sundance jaialdian (bertan estreinatu zen lana, eta estreinatu bezain laster, bazegoen remake yanki bat egiteko beharra ikusten zuenik) kritikari batek "umore nordikoa, ezin lehorragoa" hitzekin definitu zuena. Bigarrenik, troll gaiztoak ikusteko irrikatan geundelako; troll boskimano eta odoltsuak, David gnomoa telesaileko protagonista ergelak ez bezalakoak. Hirugarrenik, bat gatoz trollak harrapatzeko (edo filmatzeko) kristaua ez izatea komeni dela diotenekin: antza, trollak gai dira odol luteranoa edo katolikoa hainbat miliatara usaintzeko. Laugarrenik, troll izango banintz, nik ere irentsi nahiko nituzkeelako zinema egiteko Michael Moore erreferentetzat eta eredutzat hartzen duten ikasle mukizuak.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016