Chillerama


ProIEKZIOAK

  • azaroak 3 / 00:30 / Antzoki Zaharra

Estatu Batuak, 2011

  • Zuzendaritza: Adam Rifkin, Tim Sullivan, Adam Green, Joe Lynch
  • Ekoizpena: Cory Neal, Andrew Mysko, Jason R. Miller / ArieScope Pictures
  • Gidoia: Adam Rifkin, Tim Sullivan, Adam Green
  • Argazkia: Will Barratt
  • Musika: Andy Garfield, Patrick Copeland, Bear McCreary
  • Muntaketa: Ed Marx, Gavin Heffernan, Matthew Brulotte
  • Aktoreak: Adam Rifkin, Ray Wise, Sean Paul Lockhart, Anton Troy, Joel David Moore, Kristina Klebe, Richard Riehle, Corey Jones
  • Iraupena: 120 min

Aldi berean ezin bikainagoak eta penagarriagoak diren lau pasarte dira, Ed Wood Orson Wellesen anai adimentsua dela eta Troma Zentropa dela uste arazteko modukoak. Pasarteak pikotara doan auto-zinema bateko azken emanaldiarekin bukatuko dira (gogoan izan, bitte, The Last Picture Show). Lehenengo pasartean, Chiodo anaiek, kanpoko planeta batetik iritsi ziren pailazo hiltzaileak sortu zituztenek, alegia, espermatozoide erraldoi bat ekoiztu dute. Espermatozoideak Askatasunaren estatuarekin kopulatuko du, eta ondoren, New Yorkeko biztanleen gainean eiakulatuko du. Bigarren pasartea zuri beltzean filmatuta dago. Bertan, Ana Franken egunkaria Hitlerrek idatzi zuela deskubrituko dugu, baita FrankenGolem-a sortu zuela ere. Hirugarrenean, Lurreko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen elkarte guztiak liluratuta utziko dituen Grease, Rebel Without a Cause eta Twilight filmekin egindako bertsio berezi bat ikusiko dugu. Remakea Brent Corriganek egin du, gay-pornoaren erregeak, alegia. Azkenik, laugarren atalean zonbiek sexu ustela gogoko dutela deskubrituko dugu. Eta bukatzeko…beltzera urtzea.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016