LEHIAKETATIK KANPO - BUKAERA
Espainia-Kuba, 2011
Kubako Iraultzaren garaipena duela 50 urte gertatu zen. Egun, beste iraultza bat abian da La Habanako malekoian eta azukre-kanaberen lursailetan, eta ez dute Castro anaiek kontrolatzen, ezta Miamiko kubatar aberatsek ere. La Habanako bizilagunak hamaika ikusteko jaioak dira. Banpiroak ikusi izan dituzte (Juan Padrónek marraztutakoak eta animatutakoak), baita Chávez kimioterapia hartzen ere. Baina hori guztia ikusi izanagatik edota herrialdeko aztikeriagatik ere, kubatarrek ez zuten inola ere Alejandro Bruguések kontatutako zonbien iraultza hau espero. Zuzendariak aitortu du The Evil Dead bere bizitzan trafikatu duen bigarren filma dela. Politikoki oso lan arriskutsua da, baina rona, Cabrera Infante edota Montecristo nº 5 bat baino kubatarragoa. Izugarrizko arrakasta lortu zuen Austineko Jaialdian, web gune propio zoragarria dauka, eta gai da erakusteko hildako bizidunak harrapatzeko ez dela nahitaez Lehen Munduan bizi behar...nahikoa dela matxete bat, beisbol bate bat eta tiragoma bat alboan edukitzea. Burkideok, aberria edo heriotza!