Japonia, 2011
Ea, ez genuen, bada, “Sushi-tifoia” izeneko ekoizle-etxe japoniar batek Wender edo Lacuesta bat egitea esperoko, ezta? Bada, ez. Besteak beste, Tokyo Gore Police eta Machine Girl proiektuak egin zituztenez ari garelako. Hori bai, oraingoan, erabat erotu dira gure japoniarrak, eta guztiz kitsch eta adeigabea den nahaspila sortu dute, Noboru Iguchiren, Yoshihiro Nishimura efektu berezietako maisuaren lagunaren, kolaborazioarekin batera. Lan honetan, moto arrunt bat Mazinger bilakatuko da; Mazingerrak muay thai egiten du (boxeo tailandarra), emakume-robot maltzur batzuk haien bularrak etsaiari tiratzen dizkioten bitartean (Afroditak, hots, MZren neskalagunak egin ohi zuen bezala). Robotek beherako-zurrustak erabiliko dituzte gizakiak gainditzeko. Filma zoragarria da, txatarra eta plastikozkoa, purtzila, eta guztia aurretik eramaten duen letxe txar sexualez, sozialez eta politikoz josia dago; Estatu Batuek Japonia suntsitu izan balute Zinema guztiz bestelakoa izango litzatekeela erakutsiko digu lan honek.