The Orphan Killer


ProIEKZIOAK

  • urriak 29 / 00:30 / Antzoki Zaharra

Estatu Batuak, 2011

  • Zuzendaritza: Matt Farnsworth
  • Ekoizpena: Matt Farnsworth, Diane Foster / Full Fathom 5 Productions
  • Gidoia: Matt Farnsworth
  • Argazkia: Matt Farnsworth
  • Muntaketa: Matt Farnsworth
  • Aktoreak: Diane Foster, David Backhaus, Karen Young, James McCaffrey, Matt Farnsworth
  • Iraupena: 84 min

Mende eta milurteko bakoitzari serial killer bat dagokio. XIX. mendekoa Jack destripatzailea da. XX. mendean hainbat daude, baina Freddy, Jason eta Michael soilik aipatuko ditugu. XXI. mendeko eta Hirugarren Milurtekoko zerrenda-burua Marcus da, abere-hiltzaile garai, indartsu, eder eta dotorea. Marcusek gorbata darama eta alkandorako mahukak igota, baina oso haserre dago bizitzarekin, mojekin, apaizekin eta beste guztiekin. Hasteko, bere gurasoak erailak izan ziren. Ondoren, familia batek bere ahizpa Audrey adoptatu zuen, eta berari maskara bat jarri zioten jendea hurbil ez ziezaion. Film on bat lortzeko osagai ezin hobeak guztiak. Matt Farnsworthek zuzendu eta idatzi du istorio hau, eta argazkigintzaz eta soinuaz ere arduratu da. Bere emaztea istorio honetako scream queen ausarta da eta filmaren produktorea. Umezurtz-hiltzailea itzuli da, eta luzaroan izango dugu gure artean, Facebooken dituen 90.000 jarraitzaileak gogobetetzeko behar adina denbora (aizkorarekin, eztenarekin edo topatzen duenarekin).

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016