Estatu Batuak-Frantzia-Kanada, 2010
Sei zuzendari, sei istorio labur, eta aurrekontu bakarra… sei istorio horiek antzoki zikin batean girotutako filma osatzen dute. Antzokian panpina arraroak bizi dira, bizitzeko sabeliztunik behar ez duten txotxongiloak, zehazki. Sei ipuin, sei egile. Horien artean, efektu berezietan maisu Tom Savini, edota gauza guztiak muturrera eramaten dituen Douglas Buck Family Portraits trilogia beldurgarriaren egilea. Oraingoan, Bucken lanak Malicken obra gogoraraziko digu. Sei egile, armonia bikainean. Mother of Toads ipuina Fulciren musak interpretatu du (Catriona McColl), eta bi istorioren musika Simon Boswellek egin du, Shallow Grave, Phenomena edo The Sleeping Dictionary lanetako konpositoreak, alegia.