The Woman


ProIEKZIOAK

  • azaroak 3 / 22:00 / Antzoki Zaharra

Estatu Batuak, 2010

  • Zuzendaritza: Lucky McKee
  • Ekoizpena: Andrew van den Houten, Robert Tonino / Modernciné
  • Gidoia: Jack Ketchum, Lucky McKee
  • Argazkia: Alex Vendler
  • Musika: Sean Spillane
  • Muntaketa: Zach Passero
  • Aktoreak: Pollyanna McIntosh, Sean Bridgers, Angela Bettis, Carlee Baker, Shana Barry
  • Iraupena: 102 min

The Woman lanaren zuzendaria Condado Calaveras (Kalifornia) herrian jaio zen, eta besteak beste, May eta The Woods filmak zuzendu ditu. The Hollywood Reporter aldizkariak honela definitu zuen: “Lars von Trier nazkagarria, misoginoa eta talentu gabea”. Horrek, jakina, gure interesa areagotzea eragin du. The Woman lanak ehunka ikusle argentinar liluratu ditu, baita Sundance Jaialdikoak ere. Hau da filmaren istorioa: abokatu maltzur batek basoan bizi den emakume bat harrapatu du, eta hura "gizarteratzen" saiatuko da, bere erara, semeak eta emaztea paroxismora eramango dituen bitartean. Esan behar dugu lan beldurgarria dela, eta Sean Spillanek egindako soinu-banda magikoak eta itzelak areagotu egiten duela beldur hori. Alde guztietatik erasoak jaso dituen film probokatzailea da, eztabaidagarria, gordina, irudi basatiez josia… baietz norbait debekatzen saiatu! Edo ez… izan ere, A Serbian Film laneko panpina ikusi nahi izan ez zuten horiei bost axola emakumeak.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016