Tomie Unlimited


ProIEKZIOAK

  • urriak 30 / 23:00 / Antzoki Zaharra

Japonia, 2011

  • Zuzendaritza: Noboru Iguchi
  • Ekoizpena: Gen Sato, Ken Takeuchi, Naoya Narita / Travis, Arcimboldo
  • Gidoia: Jun Tsugita, Noboru Iguchi
  • Argazkia: Yasutaka Nagano
  • Musika: Koh Nakagawa
  • Muntaketa: Takeshi Wada
  • Aktoreak: Moe Arai, Miu Nakamura, Aika Ohta (AKB48), Kensuke Owada, Koichi Ohori
  • Iraupena: 85 min

Ahizpa hila (ni baino askoz ere ederragoa, gidoiak hala eskatzen duelako) baineran sartu zait, ni bertan nagoela. Aurretik, aitak, izerditan eta bere ile beltza laztantzen harrapatu dudanak, kobrezko kable batekin jo nau oraindik bizirik egotea harritu egiten nauela esan diodalako (altzairuzko barra handi batek haren gorputza zeharkatu zuen). Hori bai, aurtengo Astean familia bat baino gehiagok logikoa ikusiko dute hildako seme-alabak heriotzatik itzultzea. Aitak hildako ahizpa sastatu du, baina, ahizpak ez du etsiko: bizirik zegoenean berea baina orain nirea den mutil-laguna berreskuratu nahi du. Japoniako eskola-umeak gara, eskola-ume japoniarren antzera jantzita gaude, eta Junji Itoren manga ospetsuan oinarritutako pertsonaiak interpretatzen ditugu. Erregistro ugariko Noburu Iguchik zuzendutako lan dotorea da. Gogoratu The Machine Girl lanaren zuzendariak aurtengo Astean Mazinger Z izan nahi duen motorraren istorioa ere aurkeztuko duela. Utzi behar zaituztet. Ahizpak nire lagun-mina jan berri du.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016