Panic Button


ProIEKZIOAK

  • azaroak 3 / 17:00 / Antzoki Zaharra

Erresuma Batua, 2011

  • Zuzendaritza: Chris Crow
  • Ekoizpena: John Shackleton / Movie Mogul, All2gethr Industries
  • Gidoia: Frazer Lee, John Shackleton, David Shillitoe, Chris Crow
  • Argazkia: Simon Poulter
  • Musika: Mark Rutherford
  • Muntaketa: John Gillanders
  • Aktoreak: Scarlett Alice Johnson, Jack Gordon, Michael Jibson, Elen Rhys, Joshue Richards
  • Iraupena: 84 min

Panic Button film britainiarra 300.000 liberako aurrekontuarekin egin zen, eta Londreseko FightFest jaialdian estreinatu zen. Screenjabber web orriko kritikan sartu eta All2gethr idazten baduzue, Facebookeko bariante berri honetara sartzea oso erraza dela ikusiko duzue. Krokodilo mintzodun batek ongi etorria emango dizue, eta zera jakinaraziko dizue: behin sartuz eta entxufatuz gero, ez duzue egindakoaz damutzeko denborarik izango. Saw proposamenari guztiz bestelako ukitu bat emateko modu aparta eta neurriduna da (zergatik arduratuko naiz ni hilketez, nire biktimak elkarren artean hilko badira?). Istorioa milaka metrora gertatzen da, izan ere, gure lehiakideak ozeanoaz gaindiko ustezko hegazkin batean doaz. Zuen onerako, ez erabili iPhonea edo tableta lagunekin txateatzeko AEBetan eta Erresuma Batuetan estreinatzeko datarik ez duen film hau ikusten duzuen bitartean. Non eta ez duzuen…

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016