URREZKO MÉLIÈS LEHIAKETA
Erresuma Batua, 2010
Gazte bat behatoki astronomiko abandonatu batera joango da peluxe misteriotsu batekin. Bere iraganari aurre egin nahi dio. Leku horretan ikusi zuen gure gazteak, oso txikia zela, nola aitak bidaia ezohiko bat hasi zuen leku ezezagunetarantz. Orduan gertatutakoak erabat markatu zuen gaztearen bizitza, eta horren esplikazioaren bila abiatuko da. Bidaia magikoei eta gizaki izateak esan nahi duenari buruzko film labur honek sari ugari jaso ditu (hiru kontinentetan). Zuzendariak Edinburgh College of Art eskolako bi graduatu dira, Simon Cartwright eta Jessica Cope, hain zuzen ere.