URREZKO MÉLIÈS LEHIAKETA
Frantzia, 2010
Iritsi da gaua Parisko liburu-denda txiki batean. Lekua itzalez betetzen den heinean, amodiozko istorio bat sortuko da. Liburu klasikoez betetako apaletatik, azaletako pertsonaia batzuk bizitzara itzuliko dira. Macbethen eskeletoa, ganibeta oraindik gorputzean sartuta, lozorrotik irtengo da. Macbethen begiek (edo gelditzen dena) Stokeren Dracula liburuaren azalean etzanda dagoen Mina Murrayren begiekin topo egingo dute. Murrayk ohetik salto egingo du Transilvaniako kondeak harriduraz begiratzen dion bitartean, eskoziarra noiz etorriko zain. Macbethek hamaika arrisku gainditu beharko ditu bere laztanarekin elkartzeko. Spike Jonzek –Being John Malkovich (1999), Where the Wild Things Are (2009)– eta Simon Cahnek zuzendu dute Olympia Le-Tan poltso-diseinatzaile frantziarraren lanetan oinarrituta dagoen amodiozko ipuin hau.