Bunny the Killer Thing

bunny 2

ProIEKZIOAK

  • urriak 31 / 00:30 / Antzoki Zaharra
  • azaroak 4 / 19:45 / Victoria Eugenia Antzokia

URREZKO MÉLIÈS LEHIAKETA

Finlandia, 2011

  • Zuzendaritza: Joonas Makkonen
  • Ekoizpena: Joonas Makkonen / Jo-Jo the Dog Films
  • Gidoia: Joonas Makkonen
  • Argazkia: Heikki Kivijärvi, Tero Saikkonen
  • Musika: Jussi Huhtala
  • Muntaketa: Joonas Makkonen
  • Aktoreak: Matti Kiviniemi, Tuomas Massa, Valtteri Herrala, Marika Pekkarinen, Joonas Makkonen
  • Iraupena: 17 min

Istorio hau 1986an hasten da, Kaurismäki anaiak edo Tero Pitkämäki hazten ikusi zituen lurralde beti harrigarritik datorren zuzendaria jaio zen urte berean, hain zuzen ere. Erdi peluxe, erdi animalia den izaki batek (film laburrari izena ematen dionak) ibilbide kriminal bati ekiten dio. Izakia obsesionatuta dago biktimen anatomiako gorputz-zati jakin batekin. Gaur, Finlandiako lau gazte herrialdeko basoetan barneratu dira, gauez, zer gertatuko zaien jakin gabe. Berehala, Bunnyren bortizkeria hiltzailea ezagutuko dute; Bunnyk aurrean duen guztia harrapatuko du, jada 25 urte dirauen bere nahia asetzeko.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016