URREZKO MÉLIÈS LEHIAKETA
Alemania, 2011
Centrifuge Brain Project 70eko hamarkadan sortu zen. Jolas-parkeek haurren ikasteko gaitasunean zuten eragina aztertu zuten beste ikertzaileren lanetan oinarrituta, Floridako ICR (Institute for Centrifugal Research) institutuak azterketa hura zabaldu nahi du, atrakzioek helduen garun-gaitasunean eragin positiboa ote duten jakiteko. Laslowicz doktoreak xede honekin azken hiru hamarkadetan egindako esperimentu ugariak jasotzen dira dokumental honetan. Film labur hau Till Nowakek zuzentzen du, Astearen Epaimahaiaren saria lortu eta Urrezko Méliès sarian hautagai izan zen Delivery (2005) lanaren arduradunak,alegia.