URREZKO MÉLIÈS LEHIAKETA
Holanda, 2010
Gaua oso sartua zela, Jackek dei bat jaso du. Bere lagun Oswald untxiak arazoak ditu eta laguntza behar du. Jackek autoa hartu du eta harengana doa. Charlie pailazoa eta Wilco astronauta ere bertan izango dira. Inoiz bizi izan duten gaurik okerrena (edo ez) biziko dute elkarrekin. Zinema beltzeko film labur animatu honek, dotorea eta iradokitzailea aldi berean, inolako zalantzarik gabe ondorioak izango dituen eginkizun garrantzitsu bat burutzera behartuta dagoen pertsonaia talde baten istorioa kontatuko digu. Hau bai, erabakia hartzen duten unean bertan, Jackek, Oswaldek, Charliek eta Wilcok ondo baino hobeto dakite ez dagoela atzera bueltarik, eta badakite etorkizunean epaituak izango direla ere une horretan egin behar dutenagatik.