URREZKO MÉLIÈS LEHIAKETA
Irlanda, 2011
Gauzain batek orduak eta orduak ematen ditu zaindu behar duen abandonatutako eraikinean. Dena lasai dago, eta bere horretan jarraituko duela dirudi. Bat-batean, gauzainak hots bat entzungo du eta hura nondik datorren miatzeko erabakia hartuko du. Lokaleko korridore zuri eta amaigabeak zeharkatuko ditu bere mikro-mundua aztoratu duen zaratatxo horren bila. Filmaren izenburua aintzakotzat hartu beharko luke, akaso, protagonistak. Damian McCarthy irlandarrak –He Dies at the End (2008) (lanen amaierari aurrea hartzeko joera erakusten duen film labur-spoiler harrigarria) eta Hatch (2009) (arrautza bat protagonistatzat duena, eta iazko Astean parte hartu eta Urrezko Méliès Sarian hautagai izan zena)– film laburren arduradunak, bere pertsonaien egunerokotasunean ikara txertatzeko duen erraztasuna agerian utziko digu berriz ere.