Suiker

suiker

ProIEKZIOAK

  • azaroak 1 / 19:45 / Antzoki Zaharra
  • azaroak 4 / 19:45 / Victoria Eugenia Antzokia

Holanda, 2010

  • Zuzendaritza: Jeroen Annokkeé
  • Ekoizpena: Sander Verdonk / LEV Pictures
  • Gidoia: Dennis van de Ven, Jeroen Annokkeé
  • Argazkia: Lex Brand
  • Musika: Sebastiaan Roestenburg
  • Muntaketa: Marc Bechtold
  • Aktoreak: Bert Hana, Marije Uittenhout, Arthur Veen, Roel Goudsmit, Martijn van der Kamer
  • Iraupena: 7 min

Bertek beheko solairuko bizilagun xarmangarriaren bisita jasotzen du; azukre (suiker) eske dator, arropa iradokitzailea jantzita. Bertek guztiz era logikoan jokatuko du. Azukre eske (gatza, kafea, edo dena delakoa) datorren emakumezko bizilagunaren mitoa lantzen da film labur honetan (gizonezkoarena ez da hain ohikoa), gehienbat, zinemak eta telesail britainiarrek hamarkadaz hamarkada elikatu dutena (zuzenean sortu ez badute). Alboko etxebizitzan bizi den emakume erakargarria (edo gizona, baina gutxiagotan) ziurrenik bere jaki-gordailuan izango duen elikagairen bat eskatzera joaten bazaizu, argi dago: emakumeak zerbait gehiago nahi du. Edozein egunetan etxean gauzak zenbateraino konplikatu daitezkeen azaltzen digun film labur dibertigarria eta harrigarria.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016