URREZKO MÉLIÈS LEHIAKETA ESPAINIAR FILM LABURREN LEHIAKETA
Espainia, 2011
Geldi… ez mugitu… txintik ez atera… edozein eguneko gau batean. Baina, gaur ez da edozein egun. Serieko hiltzaile batek ikaratuta dauka eskualde osoa. Zortzi lagun hil ditu; hori da, behintzat, Amandaren autoko isiltasuna hausten duen irratiak dioena. Antza, hiltzaileak droga indartsu bat erabiltzen du bere biktimak lokartzeko. Ondoren, bortxatu eta hil egiten ditu. Amandak ez du egun ona izan gaur. Haritz Zubillaga bilbotarraren film labur berria da. Zubillagak Las horas muertas (2007) lana zuzendu zuen aurretik, hogeita hamar bat sari lortu eta Urrezko Méliès sarian hautagai izan zen filma, alegia.