URREZKO MÉLIÈS LEHIAKETA
Frantzia, 2011
Hiltzaile izatea bokazio kontua al da? Zer egin dezakegu txiki-txikitatik serial killer bihurtzearekin amesten badugu, eta gure helburu bakarra ahalik eta lagun gehien hiltzea, edota Jason Voorhees edo Michael Myers maisuen mailara iristea bada? Mathias Gomisen lehen film laburrean aurkituko dugu erantzuna: serieko hiltzaile bilakatzeko eskola batera joan. Katu txikiak hiltzen hasi eta gurasoei lepoa mozten bukatu zuen Davidek. Bere zaletasun kuttunena lanbide bilakatu nahi du, eta horretarako izena eman du Kill City-ko TDCD Institutuan (Oregon). Teknika hobetu nahi du krimenaren maisuen mailara iristeko; hobea eta eraginkorragoa izan nahi du edonolako erronka profesionali aurre egiteko gai izateko. Hiltzailea, jaio edo egiten da?