URREZKO MÉLIÈS LEHIAKETA
Frantzia, 2011
Gizon hegaldun bat lurrera erori da eta zarata handia egin du. Amildegira erori da, atzean luma-lorratza utzita. Orain babesgabe dago leku ilun eta arriskutsu batean. Hegan egiten saiatu da, baina alferrik. Amildegian arerio beldurgarriak daude... gaizkia ote? bere arimaren isla, akaso? Izaki beldurgarriek gizona inguratu dute, eta bere hegalekin hegan egiten saiatu dira. Baina, bakoitzari mundu bat dagokio. Gizonaren bizitza betiko aldatu da. Barry Purves animatzaile beteranoaren azken lana da. Purvesek sari asko irabazi ditu, eta Oscar eta BAFTA sarietan hautagai izan da bere lan dotoreei esker, horien artean, Rigoletto (1993), Achilles (1995) edo Gilbert & Sullivan, the Very Models (1998).