The Devil’s Rock


ProIEKZIOAK

  • urriak 29 / 00:30 / Antzoki Zaharra

Zeelanda Berria, 2010

  • Zuzendaritza: Paul Campion
  • Ekoizpena: Leanne Saunders / Severe Features
  • Gidoia: Paul Campion, Paul Finch, Brett Ihaka
  • Argazkia: Rob Marsh
  • Musika: Andrea Possee
  • Muntaketa: Jeff Hurrell
  • Aktoreak: Craig Hall, Matthew Sunderland, Gina Varela, Karlos Drinkwater, Luke Hawker
  • Iraupena: 86 min

Filma Beldurrezko Astean parte hartzeko hautatua izan zen egunean, Paul Campionen herrialdeko All Blacks taldeak errugbiko mundu mailako txapelketaren final-laurdena irabazi zuen, Argentinaren aurka. Paul efektu berezitako gizona da, eta ez zuen zalantzarik izan zuzendu zuen lehen lanari (laburrean) Night of the Hell Hamsters izenburua jartzeko, adibidez. Iraupen luzeko oraingo honetarako naziak aukeratzea bururatu zitzaion (non legoke III. Milurteko honetako Lazgarrikeria horiek gabe?) eta pare bat komando kiwi ausartekin nahastea (Mantxako) Kanaleko irla bateko bunker bat leherraraz dezaten; helburua, Fritz-en arreta desbideratzea, Normandiako lehorreratzea prestatu bitartean. Baina Zeelanda Berrikoek ez dakite Adolfen soldaduak magia beltza egiten ari direla, ezta botere ilunak okupatutako irlatxoan zehar dabiltzala ere. Aurrekontu estua, gorrotoz betetako alemaniar gaiztoak eta topless-a egiten duen emakume deabru bat… elementu horiek nahikoak izan ditu Paulek film dibertigarri hau egiteko.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016