The Selling

the selling 1

ProIEKZIOAK

  • urriak 31 / 00:30 / Antzoki Zaharra

Estatu Batuak, 2011

  • Zuzendaritza: Emily Lou
  • Ekoizpena: Gabriel Diani, Emily Lou / Diani & Devine Productions, Ludicrous Productions
  • Gidoia: Gabriel Diani
  • Argazkia: Matthias Schubert
  • Musika: Geoff Mann
  • Muntaketa: Chad Meserve, Jim Coblentz
  • Aktoreak: Gabriel Diani, Jonathan Klien, Janet Varney, Etta Devine, Nancy Lenehan, Barry Bostwick
  • Iraupena: 95 min

Higiezinetako agente batentzat ez dago ezer etxe deabrutu bat saltzea baino zailagorik. Richardek eta Dave bere bazkideak lankide baten deia jaso dute: saltzen zaila den etxe batez arduratzea nahi du. Etxea baldintza onetan dago, baina, berehala, etxe horretan zer edo zer gertatzen dela ikusi dute Richardek eta Davek. Hala, gertakari arraroak antzeman dituzte etxera aurrenekoz joan direnean: bertatik atera nahi dutela dioten garrasiak, ireki eta ixten diren ateak, butxatu egiten diren komunak, komunetatik isurtzen den substantzia gorria… Emily Lou maratoi zalearen opera prima hau Gabriel Dianik produzitu, idatzi eta interpretatu du. Etta Devine aktorea ere ikusiko dugu pantailan, azken urteotan Dianiren bikotekide komikoa izan dena, alegia. Urteak elkarrekin lanean aritu ondoren, Diani & Devine ekoizle-etxea sortu zuten. Horien eskutik iritsi zaigu, hain zuzen ere, beste mundu bateko biztanlez (edo mundu honetakoak, baina etxea utzi nahi ez dutenez) betetako etxe batean sartuko gaituen film dibertigarri hau.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016