Espainia, 2011
Barikua da, ostiral gaua, eta Feliciano asper-asper eginda dago etxean, telebista ikusten. Era konpultsiboan eta light maionesarekin jaten dituen patata frijituak dira bere aisialdi eta kontsolamendu bakarra. Bat-batean, programa bero bat jarriko dute telebistan. Felicianok ezingo dio utzi patatak irensteari. Sexuaren eta janariaren arteko harremana sakontzen duen lan berria. Film askotan landu da gai hori, adibidez, La grande bouffe (1975) hurbileko filmean, baina oraingoan pertsona batek bakarrik parte hartzen du orgia edo jai gastronomiko-erotiko honetan, eta menua ere askoz ere soilagoa da. Adi light produktuekin.