La granja


ProIEKZIOAK

  • azaroak 2 / 17:00 / Antzoki Zaharra

Espainia, 2011

  • Zuzendaritza: Ignacio Lasierra
  • Ekoizpena: Ignacio Lasierra
  • Gidoia: Ignacio Lasierra
  • Argazkia: Fran Fernández Pardo
  • Musika: Sergio Lasuén
  • Muntaketa: David Gutiérrez de Soto
  • Aktoreak: Pepo Oliva, Laura Contreras, Juan Manuel Lara
  • Iraupena: 20 min

Gaueko txanda egiten ari diren bi guardia zibil xakean ari dira denbora-pasa. Herriko jaiak dira, eta jendea lasai dabil dantzaldiko musika eta pasodobleak entzuten. Dena lasai dago, eskualdean txerriak hoberen hazten dituen Paco “txerrizalea” odoletan agertzen den arte. Pacoren papera film laburren munduan ibilbide luzea duen Pepo Oliva aktoreak interpretatzen du. Pacok Longás agente iritsi berriari estralurtarretan sinesten ote duen galdetzen dion unean hasiko da misteriozko istorio hau. Longás eta bere lankidea Pacoren abeletxera joango dira, eta bertan, hainbat gauzei buruzko hausnarketa egingo dute.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016