LEHIAKETATIK KANPO
Axelcasas eta Ronquete txikitako lagunak dira. Bizitza erdia daramate bideo umoretsuak egiten. 80ko hamarkadako kultura, B zinema eta Paco Martínez Soria aktorea oinarritzat hartuta, abentura berriak idazten, interpretatzen eta editatzen dituzte.
Youtube eta sare sozialei esker, milaka jarraitzaile lortu dituzte bi artista hauek egindako bideoek. 2009an, Andreu Buenafuenteren El Terrat ekoizle-etxean sartu ziren, eta bertan, haien lehen VHS web seriea sortu zuten, 2010ean Gasteizko Irrati eta Telebista Jaialdiko Trending Saria lortu zuen seriea, alegia. Berriki, nazio mailako telebistan ere murgildu dira TNT katearen eskutik.