La traición de los psicórticos


ProIEKZIOAK

  • azaroak 2 / 17:00 / Antzoki Zaharra

Espainia, 2011

  • Zuzendaritza: Mario Barranco
  • Ekoizpena: Mario Barranco
  • Gidoia: Mario Barranco
  • Argazkia: Mario Barranco
  • Musika: Lamont Haas
  • Muntaketa: Mario Barranco
  • Aktoreak: Maribel Navea
  • Iraupena: 3 min

“Gure ama zoriontsu zen Slavek, nire anaiak, kapsula batean sartu eta espaziora bidali zuen arte”. Ama baten eta bi semeren istorioa da. Seme bat, antza, guztiz normala da; bestea, psikortikoa. Amak gogoko zuen goizetan Cindy Lauperen Girls Just Want to Have Fun abestia dantzatzea. Trantzean sartzen zen hura entzun orduko. Baina espazioan ezin du abestia entzun. Mario Barranco gaztearen opera prima hau Bulgarian girotuta dago agian, edo agian ez, eta kontatzera datorkigu psikortikoen matxinada, hau da, zer nolako aldaketak izan ziren edo izango diren edo izan litezkeen Lur planetan gertaeren norabidea aldatuko zuen Slaven ideia baten ondorioz.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016