A Clockwork Orange
Erresuma Batua, 1971
Alexek (Malcolm McDowell) biziki maite du musika klasikoa, eta baita indarkeriarik bortitzena ere. Talde basati bateko kide da, haiekin gurutzatzeko zoritxarra duen edonoren aurka amorru irrazionalez ekitea beste dibertsiorik ezagutzen ez duen banda batekoa, hain zuzen ere. Poliziak Alex atxilotuko du, eta nazka-terapia bat egingo dio inguratzen duen guztia suntsitzeko duen nahi geldiezina sendatzeko. Anthony Burgessen izen bereko lanaren egokitzapen berritzailea, estetikoa eta bortitza da. A Clockwork Orange X gisa sailkatua izan zen Estatu Batuetan, eta Erresuma Batuko komunikabide batzuk hainbat delitu inspiratu izana leporatu zioten filmari, horien artean, erailketa bat eta bortxaketa bat.