Film luzeen inskripzioa

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen XXIII. edizioko lehiaketan parte hartuko duten film luzeak Publikoaren Sarira aurkeztuko dira (6.000 €). Filma Espainian banatzen duen etxearentzat edo, horrelakorik ez izanez gero, inskribatzen duen enpresarentzat izango da saria.

Filmak inskribatzeko

Filmak inskribatzeko azkeneko eguna abuztuaren 15a izango da. Beraz, egun hori baino lehenago frankeatuta egon behar du bidalketak. Hautaketarako, filmaren kopia bat bidali behar da DVDn (bai PAL formatuan bai NTSC formatuan), baita inskripzio formularioaren kopia inprimatua ere. Mesedez, ziurtatu diskoak behar bezala funtzionatzen duela eta bidaltzeko garaian ondo babestuta dagoela. Bidalitako kopiak ez dira itzuliko.

DVD diskoetan datu hauek agertu behar dira idatzita:

Bidalketa nazioartekoa baldin bada komeni da enbalajean hau idatzita agertzea: “Balio komertzialik gabea, kultur erabilerarako bakarrik”.

Film luzetzat hartzen dira, gure zinemaldian hautatzeko aurkeztu badira, 31 minutu edo gehiago irauten dutenak. FILM LUZETZAT HARTZEN DIREN HORIEK BAKARRIK INSKRIBATU DAITEZKE WEBGUNE HONETAN. 30 minutu edo gutxiago irauten duten film laburren lehiaketan inskribatzeko sartu webgune honetan: www.shortfilmdepot.com.

Bidaltzeko helbidea

Semana de Cine Fantástico y de Terror de San Sebastián
Donostia Kultura
Reina Regente, 8 - 4º
20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 481 157
cinema_cinema@donostia.org

Oinarriak

Informazio zehatzagoa lortzeko, deskargatu oinarriak: Film luzeen lehiaketaren oinarriak

Formularioa

Film luzearen datuak
  • * Pantalla:
Inskripzio datuak
Produkzio etxearen datuak
Atzerrirako salmentaren arduradunaren datuak
Espainiako banatzailearen datuak

2021 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org