Erakusketak

Abenturak ganbaran Jiří Bartarekin

aventuras en el desvnJiří Barta (Praga, 1948) zuzendari eta animatzaile txekiarrari buruzko erakusketa honetan, Toys in the Attic (2009) azken film luzean erabilitako panpina eta maketak daude ikusgai.

Eskola txekiarraren tradizio onenari jarraikiz –harrobi bukaezina eta oparoa animazioaren historiarentzat–, Jiří Bartaren figura berez nabarmentzen da, Jiří Trnka –haren estudioan egin zituen hastapenak– edo Jan Švankmajer –sortzaile surrealista paregabeak eragin nabarmena izan zuen bere ibilbidearen hasieratik– izen ospetsuekin batera. Hiru hamarkadatik gora irudimenez eta poesiaz betetako lan garrantzitsuak sortzen ibili ostean, Barta maisu txekiar garrantzitsuenetako bat bezala ezaguna da, bai eta Europako animazioaren funtsezko erreferentzia gisa ere.

Universitat Politècnica de Valènciako Grupo en Animación Arte e Industria eta Master en Animación entitateek kordinatu dute erakusketa, Miguel Vidal eta Beatriz Herráiz komisarioak izanik.

Toys in the Attic filma Okendo kultur etxean proiektatuko da azaroaren 6an.

logos expo barta

Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa
San Jeronimo kalea
20003 Donostia
urria 26 – azaroa 9
astelehenetik ostirala arte: 17:00 – 20:00
asteburu eta jai egunetan: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00

 

 

Subterfugeren erdira bidaia
(1989-2014)

subterfugeAzken 25 urteetan, Subterfuge diskoetxea musika independentearen buru izan da gure herrian. 1989an fanzine gisa hasi zena erreferente bihurtu da, bai musikala, bai estetikoa, belaunaldi bat baino gehiago markatu duena eta musika esparru alternatiboa sortzen modu erabakigarrian lagundu duena.

Haren etiketaren pean mila musika erreferentzia baino gehiago editatu dira –esate baterako, arrakasta handia lortu duten honako hauek barne direla: Australian Blonde, Dover, Sexy Sadie, Los Fresones Rebeldes, Fangoria, Marlango, Najwajean, Purr, Killer Barbies, Cycle, Anni B Sweet, Arizona Baby, Neuman, Havoc, Joe La Reina edo McEnroe–, komikiak argitaratu dira –haren fanzine mitikoaren hogeita bost zenbaki–, eta film laburrak, dokumentalak eta ehunka kontzertu eta jaialdi ekoiztu dira.

Horrek guztiak gure herriaren irudi grafiko ezaugarrienetakoa itxuratu du, eta musika independentearen soinua, irudia eta estetika zehazten lagundu du.

Subterfugeren erdira bidaia ibilbide bat da konpainia paregabe baten historian zehar. Askotariko material grafikoaren hautaketa oinarri hartuta, independentzia eta irizpide askatasuna ulertzeko modu bat aldarrikatzen du eta etorkizuneko musika nolakoa izango den iruditzeko klabeak ematen dizkigu.

Okendo K. E.
Nafarroa etorbidea 7
20013 Donostia
urria 25 – abendua 5
astelehenetik larunbata arte (jai egunak salbu): 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
urriak 26 eta azaroak 1: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00

 

 

Euskadi Fantastikoa X
DEISIGN

deiOiartzungo (Gipuzkoa) bailaran sortua, ondoren, Kanada ipar babesgabera joan zen Dei Gaztelumendi (DEISIGN ezizenez ezaguna) trebatzera. Kontrasteen ilustratzailea da; aldi berean, pertsonaia samurrak eta izaki maltzurrak diseinatzen ditu. Egun, zinema eta animazio industria iparramerikarrarentzat lanean dihardu nagusiki; besteak beste, Paramount Pictures, Animation Mentor eta Arc Productions ditu bezero.

Era berean, Pixar Carlos Baena animatzaile ohiak zuzendutako La noria animaziozko film labur iluna bezalako proiektu independenteetan parte hartu du, eta  azal fantastikoak eta post-apokaliptikoak sortzen ditu Xabiroi komiki aldizkariarentzat urtero.

Bere aurreko lanen eta ibilbidearen berri aurki daiteke www.deisign.com web-orrian nola www.facebook.com/deisign orrian.

Udal Liburutegi Nagusia
Alderdi Eder
urria 25 – azaroa 15
astelehenetik ostirala arte: 10:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00

Laguntzailea

logo irun

 

 

10 urte komikian
"Dibbuks" katalogoa bere egileen eskutik

fnacDibbuks katalogoak hamar urteko ibilbide editoriala bete du 2014an. Komikiaren munduaren alderdi guztiei eskainitako hamar urte. Hamar urte egile espainiar, hasiberri eta jada ospetsuak zirenen aldeko apustu irmoa eginez, eta Estatuan ezezagunak ziren egile atzerritarrak aztertuz.

Erakusketa honek lan izugarri horren zati txiki bat besterik ez du erakusten. Dibbuks katalogoko zenbait egileren jatorrizko lanak eta erreprodukzioak bildu dira bertan, eta lan horiek komikiari buruzko argitaletxe honen oinarriaren erakusgarri dira. Egile bikainen lanak daude ikusgai: Alfonso Azpiri, Juan Berrio, Pau, Mike Bonales, Gabor, Gabriel Hernández, Miguel Calatayud, José Luis Munuera, Rubén del Rincón, Fernando Vicente, José Luis Ágreda, Ricardo Machuca, Ximo Abadía, etab. Horiekin batera, Conrad, Arthur de Pins, Florent Maudoux, Nob, Antonio Lapone, Julie Maroh eta Nancy Peña nazioarteko sortzaile entzutetsuek komikiaren munduaren eta eleberri grafikoaren bizitasuna erakusten dute erakusketa kolektibo honen bidez .

logo fnac blanco

FNAC
San Martin Zentro Komertziala
Urbieta 9
20006 Donostia
urria 15 – abendua 8
astelehenetik larunbata arte: 10:00 – 21:30

Metropolis
Berreskuratutako maisulana

metropolis 1 1927. urtean Fritz Lang-ek zuzendu zuen Metropolis filmari buruzko erakusketa. Deutsche Kinemathek- Museum für Film und Fernsehenek ekoitzia izan den eta F. W. Murnau Stiftung eta STMren lankidetzarekin egin den erakusketa ibiltari honek, pelikularekin zer ikusia duten 115 argazki, akuarela, marrazki eta grabatuen erreprodukzio aurkezten ditu, beste hainbat ikus-entzunezkoekin batera.

Zalantzarik gabe, Metropolis filma zinemaren historian bisualki eragin handien izan duenetakoa da. Fritz Langen ikuspegi artistikoari zor zaio, bai eta bere kolaboratzaileen trebetasunari eta asmamenari ere. Etxe orratz ikaragarriak; horien artean, hegazkin eta trenbide garaiak abiadura bizian; jantzi ilunak soinean dituztela irmoki doazen langile zutabeak; eraztun argidunek argiztatutako robota –gizonmakina–: Metropolis filmeko irudi horiek iltzatuta daude memoria kolektiboan.

Metropolis: berreskuratutako maisulana Berlingo Deutsche Kinemathek filmotekak sortu zuen eta 2010ean inauguratu zen, filmaren bertsio zaharberritua estreinatu zenean. Parisen, Turinen eta Toulousen izan ondoren, erakusketa Donostian ikusgai dago, Zinemaldiko 62. edizioarekin eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemarekin bat eginez, azken honek bere 25. urteurrena betetzen duelarik.

san telmo

San Telmo Museoa
Zuloaga plaza 1
20003 Donostia
iraila 17 – azaroa 2
asteartetik igandea arte: 10:00 – 20:00

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016