Erakusketak

Iberia FX. Eskarmentua eta artifizioa Espainiako zineman

iberiaIberia FX. Eskarmentua eta artifizioa Espainiako zineman erakusketak efektu bereziek Espainiako zineman izan duten bilakaera azaltzen du. Ikusgai egongo den erakusketa honen protagonista nagusiak arloko profesional handiak dira eta xedea da aipatuak omentzea.

Erakusketa berezi honetan attrezzista, dekoratzaile, makilatzaile, arte-zuzendari eta efektu berezietako teknikarien sorkuntza diren itsaspekoen maketak, espazio-ontzi bitxiak, historiaurreko munstroak, haurtxo mutante ikaragarriak edo momifikatutako tenplarioak ikus daitezke. Aldi berean, balio handiko objektu orijinalak erakutsiko dira, horietako asko ezezagunak zirelarik orain arte: garai bateko attrezzoa, kartelak, diseinuak, zirriborroak, dokumentu baliotsuak eta era guztietako memorabilia, ahaztezinak diren filmen filmazioetatik lorturiko maketak.

Omenduen artean Segundo de Chomón edo Fructuoso Gelabert bezalako aitzindariak, fantasiazko azken film ospetsu eta sarituak –El laberinto del fauno (Guillermo del Toro, 2006) edo Eva (Kike Maíllo, 2011)–, beldurrezko zinemaren ikonoak –Amando de Ossorioren tenplarioak–, Juan Piquer Simónen scifi-a, Conan, the Barbarian(John Milius, 1982) bezalako filmak eta FX arloko izen nagusiak, Emilio Ruiz, Carlo De Marchis, Arturo Balseiro, Colin Arthur, Gumersindo Andrés, Reyes Abades eta beste teknikari eta artisau.

Arturo Balseiro eta Juan Ramón Molina adituen lanei arreta berezia eskaintzen zaie erakustaldi honetan, haien hainbat lan izango dira ikusgai eta beraiek ere Donostian izango dira.

C. C. Okendo K. E.
Nafarroa etorbidea 7
urriak 31 – abenduak 19
astelehenetik larunbata arte (jai egunak salbu): 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
azaroak 1: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00

Koordinatzailea

logo fb color

 

Star Wars Aiete

aiete-darth-vaderAiete Kultur Etxeak, Astearekin lankidetzan, Star Wars Aiete erakusketa antolatu du, Star Wars sagari buruzko José María Arosaren bilduman oinarrituta.

Jose Maria Arosak 5 urte zituela ikusi zuen Star Wars 1978an eta, sagari buruzko grinak bultzatuta, Espainiako Star Wars munduko pertsona nabarmenetako bat bihurtu da. Arosa gure herrialdeko bildumagile handienetako bat da, eta erruz egin ditu agerraldiak nazioarteko biltzarretan, telebistan eta prentsan.

Aiete Kultur Etxeko erakusketan, Arosak dauzkan 10.000 objektu baino gehiagoren zati txiki bat biltzen da. Zale/bildumagile honen aburuz, ez zaio xarmarik falta aurkezten duen materiala zaharrari, eta bere bizitzako beste une batzuk gogora ekartzen dizkio. 90etik 99 arteko materiala Star Wars bildumagintza-mugimenduaren berragerpenaren emaitza da.

Materiala hautatzeko, ezagutzen ditugun sei filmak eta estreinatzeke dagoen zazpigarrena hartu dira kontuan. Bertan aurkituko ditugu Han Solo, Leia printzesa, Rex kapitaina, Stormtrooperra, Yoda, R2-D2, C-3POren eta Grievous jeneralaren bustoak, Luke vs. Wampa diorama, Millenary Falcon espazio-ontziaren diorama, Speederbike, kaskoak, ezpatak, etab.

C. C. Aiete K. E.
Aiete pasealekua 63
urriak 22 – azaroak 15
asteartetik ostirala arte (jai egunak salbu): 16:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
igandeak: 10:00 – 14:00

 

Euskadi Fantastikoa XI
Mai Egurza

maiMai Egurza (Irun, 1986) indar handiz sartu da gaur egungo komikiaren munduan. Bi lan luze eta lan kolektibotan egindako hainbat kolaboraziorekin besterik ez, bere izena jada jaialdi askotan agertzen da jarraitu beharreko egile gisa.

Gasteizko Arte Plastikoen eta Diseinu Eskolan ilustrazioa ikasi ondoren, heziketa Bartzelonako Escola Joso-n osatu zuen. Haurrentzako ipuin batzuen ilustrazio-lanetan aritu ondoren, 2010ean Barcelona TM komikian egindako istoriotxoen bilduman lan egiteko aukera izan zuen. Une horretatik aurrera hainbat editorialentzako lanak egiten jarraitu zuen, liburuak ilustratuz eta El Balanzín aldizkarian tarteka parte hartuz.

Beranduxeago komikira pasatu zen behin betiko, Zidrou gidoilari belgikarrarekin batera, El paseo de los sueños izeneko albumarekin. Bertan lortutako arrakasta itzelari esker, gaur egungo istoriotxoaren ezusteko nagusietako bat bihurtu da.

2015. urtearen hasieran Lotura Films etxearen Nur eta herensugearen tenplua izeneko animazio-filmerako pertsonaiak diseinatzen aritu zen, komikiari lotutako proiektu berriak baztertu gabe.

Udal Liburutegi Nagusia
Alderdi Eder
urria 30 – azaroa 14
astelehenetik ostirala arte: 10:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00

Laguntzaileak

logo iruncba-marca-04

 

Inercia
Antonio Hitos

inercia 2Inercia proiektuari esker Fnac – Salamandra Graphic 2014 Nobela Grafikoko Saria eskuratu zuen Antonio Hitos-en (Huelva, 1985) erakusketa ibiltarian arkatzez egindako zirriborroak eta jatorrizko lanak ikus daitezke, baita tintaz egindako amaierako orrialdeak ere. Bertan, marrazketa-prozesuaren faseak eta egileak egindako lana bereizten duten ezaugarriak ikus daitezke.

Hiriak eskaintzen dizkien aukera urriak eskuratzen saiatuz egunean bizi diren errutinan geratutako bi lagunen istorio honen azken emaitzaren bidea ulertzeko tarteko etapen leiho bat da. Inercia lana aldarte baten kontaketa bisuala da. Bertan, lorategi mutanteek, hitz egiten duten koilarek eta begi hegalariek utzikeria aukera okerrena zergatik den ulertzen lagunduko diete pertsonaiei.

FNAC
San Martin Zentro Komertziala
Urbieta 9
irailak 1 – azaroa 10
astelehenetik larunbata arte: 10:00 – 21:30

logo fnac blanco
  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016