Misterioaren Itsasargia: Voodoo-Bia

034  behobia zombi webEgia esan, Romero moduko zonbiak mainstream bizitza osasungarriaren kutsu handiegia izaten hasi zen. Backstreet Boys taldekoek zonbiei buruzko euren pelikula zuzentzen dutela eta bertako protagonista direla jakitea behin betiko seinalea izan da guretzat.

Horregatik, beldurraren anai-arrebok, aurten hasierara itzuli nahi dugu, Jacques Tourneur-en eta Bela Lugosi-ren iruditeriara, hildako biziak birus batek, ihes erradioaktibo batek edo estralurtarren inbasio batek eragiten ez zituen urruneko iragan hartara.

Aurten Haitiko heriotzaren jainkoen atea jotzen dugulako. Guedé Aitari deitzen diogu eta bere kantuek hildakoak esna ditzaten. Samedi Baroiari deitzen diogu eta bere bero- eta amets-perkusioek hilen gorputzak dardaratu ditzaten. Aurten buduak gure Behobia-Donostia partikularraren bigarren edizioa zabalduko duelako.

    • urriak 31
    • Bulebarreko kioskoa
    • Makillatzeko standa: 16:30 –19:00
    • Lasterketa: 19:00
ffaro_misterio-negativo

Antolatzaileak

guganlogo axelcasas copiagugan

Babeslea

03f_neg

Laguntzaileak

logo_behobia_51superamara3
  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016